Espezialitateetako bat Hezkuntza sisteman esku-hartzea dugu. Hezkuntza formalean, Haur Hezkuntzatik Goi Mailako Hezkuntzara, programa berrien eskaintza zabala egiten dugu.
Arlo honetan egin dugun ekarpenik handiena HEZKUNTZA ZENTRUEN BIZIKIDETZA EREDU GLOBALA da, hezkuntza sisteman aldaketa erreala eta jasangarria bultzatzeko.
Ikasleak, irakasleak, gurasoak, eskoletako langileak, berritzeguneak, irakasleari laguntzeko zentro pedagogikoak eta udalak, dira gure bezeroak. Metodologia espezifikoak erabiltzen ditugu, gatazkak konpontzeko behar ezberdinak kontuan hartuta.
Esku-hartze hezigarrian oinarritutako programa eta eskolaren bizikidetza ereduaren aldaketa proposatzen duena da. Prebentzio eta eraldaketarako ikuspuntua du, pertsonen arteko harremanetan, gatazkak konpontzeko prozesuetan, diziplina sisteman eta eskola komunitateko talde guztien partaidetzan oinarritzen delarik.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako Gatazkak Eraldatzeko Curriculum Programa
Programa hau gelan garatzen da ekintza praktiko batzuen bitartez. Lan honekin gatazka eta bizikidetzarako ikasleen ezaguerak, jarrerak eta portaeren aldaketak bultzatzen ditugu.
Programa hau irakasleek ipintzen dute martxan gela bakoitzean. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako material pedagogiko elebiduna daukagu.
Eskola bitartekaritza eta gatazkak konpontzeko prozesu kooperatiboak Programa
Eskola komunitatean (ikasleak, irakasleak, gurasoak, langileak) sortzen diren gatazkak konpontzeko bitartekaritza programen sorkuntza eta garapena. Bitartekaritza programa eskolan integraturik gelditzen da eta bertako ikasle zein irakasleek koordinatzen dute, bitartekari talde bihurtuz . GEUZ taldeak aholkularitza eta ebaluaketa eskaintzen du.
Lankidetza negoziaketarako prozesuen ezarpena Lehen Hezkuntzako geletan: Txokoaren metodoa.
Familiaren elkarbizitza Programa
Programa honen bidez, ikasleen gurasoei, eskolan bizikidetza baketsurako printzipioak, trebetasunak eta prozesuak ezagutarazten zaizkie.
Eskolako zuzendari, irakasle, guraso, orientazio pedagogikoaren talde eta berritzeguneetako langileei mintegiak eta ikastaroak eskaintzen dizkiegu. Eskola eremuko gatazkak konpontzeko prestakuntzan interesatua dagoen edonork ere parte hartu ahal du.
Mintegia: Eskola bizikidetzarako eredu globala.
Iraupena: 10 ordu.
Ikastaroa: Gatazkak konpontzeko teknika eta trebetasunak ikasgelan.
Iraupena: 15 ordu.
Ikastaroa: Gatazkaren eraldaketa: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako Curriculum Programa.
Iraupena: 15 ordu.
Ikastaroa: Diziplina positiboa programa.
Iraupena: 15 ordu.
Ikastaroa: Eskola bitartekaritza eta gatazkak konpontzeko beste prozesu kooperatibo batzuk.
Iraupena: 15 ordu
Ikastaroa: Familiaren elkarbizitza programa.
Iraupena: 15 ordu
Ikastaroa : Gatazkaren konponbidea ikastorduz kanpoko jarduera bezala.
Hartzaileak bigarren hezkuntzako bigarren zikloko eta batxilergoko ikasleak izango dira. 20 ikasle gehienez.
Iraupena: 60 ordu. Bi ordu astero ikasturte guztian zehar.
Gaur egun bizikidetza giro onari eusteko egoera gatazkatsuei aurre egin behar diegu modu eraginkor batez. Ikasleen arteko gatazkak, ikasle-irakasle artekoak, irakasle-guraso, eta abarren arteko gatazkak direla eta, esku-hartze eraginkorrak behar dira, gatazka bizi duten pertsonak gai izan ez badira negoziaketetan gatazka eraldatzeko.
Zuzeneko esku-hartzeak ondorengo ohiko pausuak izaten ditu:
GEUZ taldeak, gatazka ezaugarrien arabera eta protagonisten beharrak kontuan hartuta ondorengo prozesuetako baten bidez esku-hartzen du.
Bitartekaritza Prozesua
Bitartekaritza, gatazkan dauden aldeak boluntarioki akordio edo adostasun batera iristeko, hirugarren pertsona legezko, onargarri, inpartzial eta neutral batek zuzendutako negoziaketa bat da.
Gatazkak konpontzeko aukera azkar, merke eta eraginkorra bat eskaintzen du, alde guztientzako egokiak diren akordioak lortuz.
Bitartekaritzaren abantaila handietako bat alde bakoitzak bere akordioan duen erabakitzeko boterea da, eta ondorioz, euren arteko harremana mantendu edo, kasu batzuetan, hobetu egiten da.
Adostasun Prozesua
Talde nahiko handiei partaidetza erraztu eta denekin zerikusia duten gaietan adostasuneko erabakiak hartzeko oso tresna egokia da. Pertsonen beharrei egokitzen zaizkien adostasun prozesu desberdinak erabiltzen ditugu. Prozesu honetan bi bitartekari edo gehiagok hartzen dute parte.
Gatazka konpontzeko tailerrak
Tailer hauek, bitartekaritza prozesuen osagarriak, krisi egoeratan edo desadostasunean dauden taldeei zuzenduak dira, helburu bikoitza dutelarik: trebakuntza eta gatazkaren maneiua.
Gatazkei aurre egiteko sistemen diseinu eta garapena
Prozesu honen helburua, erakunde bateko eguneroko gatazkei aurre egiteko prozesu eta protokolo desberdinak garatu eta barneratzean datza. Bide batez, bertan parte hartzen duten pertsonei trebetasunak eta proiektua aurrera eramateko baliabideak ematen zaizkie.
GEUZ taldeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin etengabeko lotura du gatazkak eraldatzeko prozesu baketsuen garapenerako ikerketan.
Elkarbizitza eta gatazken konponbidean egiten dugun ikerketaren bidez eskoletan zein geletan bizikidetza aztertzen dugu.
GEUZ taldeak eskola eremuan aurrera eramaten dituen ikerketa batzuk hauek dira:
Halaber, ikerketa espezifikoak eskaintzen ditugu eskola bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.
©2007 GEUZ S.L. - Dr. Luís Bilbao Líbano 20, 1º A - 48940 LEIOA. Tel: 944 051 689