GEUZ: Zer egiten dugu

Zer egiten dugu

GEUZ, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak gure gizartean bake kultura zabaltzeko lanean dihardu. Gatazkarik gabeko ametsean baino gehiago, gure gizartean pertsonak, taldeak eta herriak lankidetzan oinarritutako harreman emankorretan sinesten dugu, gatazkak ezinbestekoak dira eta. Horregatik, gure lana pertsona zein taldeei euren gatazkak konpondu-eraldatu ahal izateko prozedura eta esku-hartze zuzenak proposatzean datza.
GEUZ erakundeak arlo ezberdinetan lan egiten du, egokiak diren gatazkak konpontzeko-eraldatzeko prozesuak erabiliz. Prozedura eta prozesu hauen azpian dagoen filosofiak, gatazkaren konponketa arazoaren parte diren pertsona guztientzat onuragarria izatea bultzatzen du.

LAN ARLOAK

Bakarkakoa, pertsonei autonomia eta segurtasuna emanez euren bizitzako gatazkei aurre egiteko, eta bakoitzak bere komunitatean hiritar justu, demokratiko eta arduratsutzat parte har dezan.
Familia. Bertan pertsonen sozializazio prozesurik garrantzitsuena dago, bereziki, gatazkei modu konstruktibo batez aurre egiteko identitatea, auto-estimua eta beharrezko emozioak garatzen direlako.
Eskola, bertan dauden partaide guztiek (langileak, ikasleak, irakasleak, gurasoak) sistema bat sortzen dutelarik, eta euren ezberdintasunei errespetuz eta modu baketsuan aurre egiten zaielarik.
Komunitatea, mundu baketsu eta justu baten alde lan eginez, non herritarrek euren arteko harremanetan eta gatazken konponketan modu arduratsuan eta gizabidez jokatzen duten.
Kultura anitzekoa, elkarrekin bizi diren jatorri kultural ezberdinetako pertsonen elkarbizitza errazten. Bakoitzaren gizarteratzea eta elkar ezagutza piztuz.
Zigor arloa.  Gaztiguan oinarritzen den sistematik harremana birsortu eta mina erreparatzen den sistemara abiatuz, Bitartekaritza, Famili eta Komunitateko Taldeetako Konferentziak, erreminta nagusi direlarik.

PROZEDURAK

Heziketa:
Trebakuntza ezberdinez baliaturik, partaideek euren gatazkak konpondu/eraldatzeko trebetasunak lantzen dituzte lankidetzan oinarritutako moduak ikasteko.

Esku-hartze zuzena:
Gizartean sortutako gatazketan konpondu/eraldatzeko prozesu ezberdinak erabiliz, aktiboki parte hartzen, hots:

- Negoziaketa: bi pertsona edo gehiagoren arteko elkarrizketa, bidezkoak eta orekatuak diren akordioetara heltzeko.
- Errazte prozesua: Talde bateko kide guztiek onartzen duten erabakitzeko ahalmenik ez duen hirugarren pertsonaren esku-hartzea, dituzten arazoak hobeto ulertu eta erabakiak hartzeko asmoarekin.
- Bitartekaritza: Bitartekaritza, gatazkan dauden aldeak boluntarioki beraiena den akordio edo adostasun batera iristeko, hirugarren pertsona onargarri, inpartzial eta neutral batek zuzendutako negoziaketa bat da.

Gatazkak konpondu/eraldatzeko prozesu eta sistemen diseinua:
Aipatutako lan arloetan prebentzio programak eta esku-hartze goiztiarrak aholkatu, diseinatu eta abian jarriz.

©2007 GEUZ S.L. - Dr. Luís Bilbao Líbano 20, 1º A - 48940 LEIOA. Tel: 944 051 689